Artxiboko argazkia: MB / Beheko testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun.
Urriaren 22an, AEDren enkarguz, Maria Oses arrasatearrak idatzi duen “Ni eta nitarrak” bakarrizketa estreinatuko dugu Juan Arzamendi Musika Etxea Auditoriumean, 19:30ean. Arrakasta helburu duen jendarte honetan txarto moldatzen den pertsonaia bat sortu du Osesek AEDrentzat. Arrakasta ezaren aurrean, mediokritatearen xarma deskubritu eta hartaz gozatzen ikasten ari dena, eta Iholdi Beristain aktore ezagunak gorpuztuko du taula gainean. Estreinaldia Arrasaten egin eta gero, Euskal Herrian zehar eskainiko dugu antzezlana. Sarrerak salgai daude honezkero, 7 eurotan, Arrasateko Udalaren webgunean.




