Erosgai dira AEDren 40. Urteurreneko Babajanerako txartelak

0
1656

Beheko testua eta artxiboko argazkia: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Hurbiltzen dago AEDren 40. Urteurreneko jaia. Abenduaren 2an egun osoko egitaraua izango dugu elkartearen ibilbidea ospatzeko. 14:30ean Babajana egingo dugu Uarkape pilotalekuan eta txartelak salgai daude AEDn, Monten eta Iratin azaroaren 27 arte. Helduen txartelak 15 euroren truke eta haurrena aldiz 10 eurotan. Azpimarratu nahi dugu, txartela, babarrunak jango dituenak soilik erosi beharko duela. Umeen kasuan adibidez, etxetik ekarritako janaria jateko aukera izango dute eta beraz, hauek, ez dute txartelik erosi beharko. Horrez gain, jolas librerako gune bat egongo da pilotalekuan.

Egunari hasiera emateko aldiz, 12:00etan, Egindakoaz harro, Goazen haratago! ekitaldia egingo dugu Kulturateko Areto Nagusian. Urte hauetan guztietan eginiko ibilbideari omenaldia egin eta gaur egun egiten dugun lanari indarra ematea izango dira ekitaldiaren helburuak. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen