Sukalde berritzailearen formakuntza eta proba saioa Eroskin egingo da

0
448

Argazkia: Juan Antonio Migura – Diario Vasco artxibokoa.

Suego Senior proiektuaren baitan, eta Adinberri fundazioak finantzatuta, Euskadiko Etxearen Klusterrak (ACEDE) formakuntza eta proba saio bat egingo du, eta sukalde ‘adimentsua’ probatuko du, hain zuzen, uztailean aurkeztu zuena Arrasateko Nagusien Kontseiluak lagundurik. Aurkezpen horretan 15 pertsonak eman zuten izena, euren etxebizitzetan proba pilotoa egiteko, etxeetan plaka berritzaileak instalatuz. Formakuntza eta proba saioa Arrasateko Hiper Eroskiko instalazioetan egingo da, abenduaren 5ean goizeko 10:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen