2.6 C
Bergara
asteartea, 27 otsaila, 2024
spot_img

Nagusien Kontseilua

Elikadurari buruzko hitzaldi osoa [Bideoa: Arrasateko Nagusien Kontseilua]

Amaia Diaz de Monasteriogurenek atzo emandako hitzaldiaren bideoa duzue hemen. Hain zuzen, dietista/nutrizionista eta coach honek ‘Zu zeu zaintzeko unea da…’ hitzaldia eman zuen Kulturaten. Arrasateko Nagusien Kontseiluak hitzaldia antolatu zuen eta bideoa eskaintzen dizu: https://www.youtube.com/watch?v=LSmWAf18LYk

Sukalde berritzailearen formakuntza eta proba saioa Eroskin egingo da

Argazkia: Juan Antonio Migura - Diario Vasco artxibokoa. Suego Senior proiektuaren baitan, eta Adinberri fundazioak finantzatuta, Euskadiko Etxearen Klusterrak (ACEDE) formakuntza eta proba saio bat egingo du, eta sukalde 'adimentsua' probatuko du, hain zuzen, uztailean aurkeztu zuena Arrasateko Nagusien Kontseiluak...

Nordic walking saioa aurrera eraman da, Nagusien Kontseiluak antolatuta

Argazkiak eta bideoa: 'Kabi' - ANAKON. Lucia monitoreak gidatu du taldea, eta Biteri plazatik abiatuta Elorregirako bidea hartu dute hainbat lagunek. Ekitaldi hau Nagusien Astearen baitakoa da, Arrasateko kontseiluak antolaturik. Gaur (zapatua) arratsaldean, 19:00etatik aurrera, mariatxi kontzertua emango du Duo...

Elikagai ultraprozesatuei buruz hitzaldia eman du Javier Sanchezek

Pertsona Nagusien Astearen barruan, ‘Alimentos ultraprocesados’ liburua aurkeztu da gaur arratsaldean Kulturaten, Arrasateko Bibliotekaren eskutik. Javier Sanchez Perona, liburuaren idazlea, arratearra da. Elikagaien Zientzia eta Teknologia ikasi zuen EHUn, eta Kimikan doktoratu zen Sevillako Unibertsitatean. Gaur egun, CSICeko lipidoen nutrizioari...

Nagusien Kontseiluak ‘Osasun Karpeta’ hitzaldia eskaini du

Arrasateko Nagusien Kontseiluak 'Osasun karpeta' hitzaldia eskaini du Kulturaten. Kontseilutik azaldu dutenez, "preskripzioari buruzko azken hitzaldian, bertaratu zirenek Osasun Karpetari buruzko galderak egin zituzten, eta iruditu zitzaigun beharrezkoa zela hitzaldi bat antolatzea zalantza guztiak argitzeko." 40 minutuko saioan, Debagoiena ESIko...

Nagusien Kontseiluak ‘Osasun karpeta’ hitzaldia eskainiko du

Kartela: Arrasateko Nagusien Kontseilua. Argazkia: MB artxiboa. Arrasateko Nagusien Kontseiluak 'Osasun karpeta' hitzaldia antolatu du. Hitzaldia ekainaren 20an izango da arratsaldeko 17:30ean Kulturateko areto nagusian. Hizlariak Debagoiena ESIko Carmen Jiménez, Rosa Domingo eta Ramón Sánchez izango dira.

Calbetó: “Denbora funtsezkoa da iktusaren ondorioak gutxitzeko”

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, Rafael Calbetó Torres Aita Menni ospitaleko medikuak iktusari buruzko hitzaldia eskaini du Kulturateko areto nagusian. Calbetok hitz egin du, auditorium betera, iktus motei, sintomei eta arrazoiei buruz, nola tratatzen den eta nola prebenitzen den.Baina hitzaldi...

‘Jarri begirada zahartzaroan’ hitzaldia emango du Pepa Bojók

Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Arrasateko Nagusien Kontseilua. Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, urtarrilaren 31n, Pepa Bojó Ballester psikologoak 'Jarri begirada zahartzaroan' hitzaldia emango du. Hitzaldia Kulturateko areto nagusian izango da arratsaldeko 17:30ean.Bojó psikologoa, sexologoa eta feminista da, eta emakumeen osasunarekin...

Arrasateko Adinekoen Kontseiluak eskerrak eman dizkie arrasatearrei

Testua: Arrasateko Nagusien Kontseilua. Argazkia: MB artxiboa. Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkio Arrasateko herri osoari, 2022an antolatu ditugun ekitaldiguztietara (hitzaldiak, Pertsona Nagusien Astea, ikastaroak eta jai ekitaldiak) bertaratzeagatik eta laguntzeagatik.Zuen erantzunarekin posible izan da aurreikusita geneukan programazioa aurrera...

‘Alzheimerra eta Gizartea’ hitzaldia egin da, ANKak antolatuta

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, AFAGI elkarteko lehendakaria Koldo Aulestiak eskaini du hitzaldia, gaur arratsaldean. Herritar mordo batek jarraitu du adi mintzaldia, Kulturateko areto nagusian.
- Advertisement -spot_img

Latest News

- Advertisement -spot_img