Suite Seda eta Gonzalo Portugalek emango diote amaiera Arrasate Blues jaialdiari

0
2044

Arrasate Blues jaialdiak agur esango dio aste honetan zazpigarren edizioari, bi kontzertu berezi eta ikusgarri izango dituztelarik, aurtengo festibalaren gorakada indartsua itxiko dutenak. Aurtengo edizioan, bertako eta nazioarteko talentuaren uztarketa, zuzeneko musika eta energia ikusgarri egon dira Arrasateko bihotz morez betetzen.

Uztailaren 24an, osteguna, 19:30etan, Taupa Tabernan


Donostiatik datorren Suite Seda taldea, bost musikarik jam sessions-etan egindako elkarrizketen emaitza da. Funk, soul eta disko estiloak paregabeko eran uztartzen dituen proposamen batekin iritsiko dira Arrasatera. 2024an “Paranoia Funk” eta “Nassage” singleak argitaratu zituzten, eta 2025ean, “Frenesí” plazaratu zuten, Criando Malvas Records-ek ekoitzita. Aurten, 60. Donostiako Jazzaldian parte hartzeko aukera izan dute eta orain, arratsaldeko lehen orduetan, Arrasateko plazara iritsiko dira zuzeneko zirraragarri eta dantzagarria eskainiz. Suite SEDAk 2025eko Katapulta Tour Gipuzkoa programaren 40 emanaldietako bat osatzen du, Katapulta eta Arrasate Bluesen arteko elkarlanaren bidez antolatua.

Uztailaren 24an, osteguna, 22:30etan, Ferrerias kalean:

Uztailaren 11n euriak bertan behera utzitako kontzertua berreskuratuko da. Hasiera batean programatutako taldeak ezin izan du parte hartu, baina berriz ere luxuzko artista batek hartuko du eszenatokia: Gonzalo Portugal, Noa & The Hell Drinkers taldeko gitarra-jotzailea eta 2023ko European Blues Challenge lehiaketako irabazlea. 16 urtez Last Fair Deal taldearen gidaritza izan ondoren, Portugalek bakarkako ibilbideari ekin zion 2022an argitaratutako “On My Way” EParekin. Bere lan berria datorren abuztuaren 4an plazaratuko da. Kontzertu hunkigarria eta intimoa izango da, bluesaren erdigunean kokatuz Ferrerias kalea eszenatoki aparta bilakatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen