2.6 C
Bergara
Igandea, 28 maiatza, 2023

ibai arte

Lortu Ibai-Arterekin Carmina Burana ikusteko sarrera bikoitzak

Donostiako Orfeoiak eta Arrasate Musikalek beraien urteurrenak ospatzeko Carl Orffen Carmina Burana eskainiko dute Arrasaten eta Ibai-Artek emanaldirako sarrerak jarriko ditu bezeroen eskura.

Gaur arratsaldean Iker Piris Triok kontzertua eman du Herriko Plazan

Lubaki Langile Elkartasun Sareak antolatuta Arrasateko Gaztetxeak ‘Lan erreformak ezkutatzen dizuna’ hitzaldia eskaini du. Hitzaldiaren helburu nagusia lan erreforma berriak ezartzen dituen aldaketak azaltzea izan da, “hasiera batean 2012ko lan erreforma iraultzera bazetorren ere, hein handi batean bere horretan mantentzen bait da”. Jende asko hurbildu da gai honen inguruan gehiago jakiteko asmoz.

Mila esker, mila esker eta mila esker [Ibai-Arteren testua]

Eskerrik asko elkartea eta gure ekimenak hobetzeko asmoz burutu dugun inkesta erantzun duzuen guztioi, 574 erantzun jaso ditugu!! Harrituta gaude jasotako erantzun guztiekin, eta eskerrak eman nahi dizkiegu erantzun duzuen guztioi. Elkartetik 100 bat erantzun espero genituen, beraz, Ibai-Arte zuentzat garrantzitsua dela pentsarazten digu eta lanean jarraitzeko gogo handia ematen digu. Orain lan egitea dagokigu!

Arrasateko GGKEek XXII. Elkartasun Eguna antolatu dute

Pandemia egoera honetan, justizia sozialak planetako eskualde pobreenekiko elkartasun apur bat gehiago eskatzen digu, eta, testuinguru horretan, Arrasateko hainbat GGKEek, besteak beste “Activos por un Mundo Solidario”-k, “Harreman-Arrasatetik Mundura”-ek, Mundukide-k eta “Serso”-k, XXII. Elkartasun Eguna ospatzen dute Arrasateko herritarrekin batera.

Ibai-Artek familientzako jolas bat antolatu du apirilaren 6tik 9ra

Baduzu Pazko Asterako planik? 2 eta 7 urte bitarteko haurrak badituzu familian parte hartzeko proposamen batekin datoz Ibai-Artetik.

Agortu dira Puro Relajo taldearen 19.00etako kontzertuaren sarrerak

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

Ibai-Artek Hauspo Egunerako 450 sarrerak saldu ditu

Ibai-Arteko arduradunek azaldu dutenez "Dagoeneko banatu ditugu Hauspo eguneko hiru ikuskizunetarako genituen sarrera guztiak, mila esker eskuratu dituzuen guztiei eta larunbatean ikusiko dugu elkar! Eta adi egon, laster berri berriekin gatoz eta!"
- Advertisement -

Latest News

Arrasateko hautesleen %45,30ak bozka eman du 18:00ak baino lehen

Barne Ministerioak Udal- eta Foru-Hauteskundeetako parte-hartzeari buruzko datuak argitaratu berri ditu. Datuen arabera, arratsaldeko 18:00ak arte 7.678 arrasatearrek eman...
- Advertisement -