Santamasetako padel eta tenis finalak jokatu dira gaur Musakolan

0
2732

Gaur goizean Musakolako kiroldegian jokatu dira Santamasetako padel eta tenis txapelketetako finalak, duela hilabete hasi ziren lehiaketen amaiera emanez. Barroso eta Magallanes bikoteak, eta Odei Sierrak txapela irabazi dute

Padel txapelketan, Ander Barroso eta Aitor Magallanes bikotea nagusitu da Euken Azpeitia eta Ander Frankoren aurka. Barroso eta Magallanesek 6-1, 4-6 eta 6-3ko emaitzarekin lortu dute garaipena. Guztira, 32 bikotek hartu dute parte padel txapelketan.

Tenis txapelketan, berriz, Odei Sierra izan da txapelduna, finalean Danel Orunari nagusituta. Sierra nagusi izan da hasieratik amaierara, eta 6-1 eta 6-0eko emaitzarekin itxi du partida. Tenis txapelketan 14 jokalarik eman zuten izena.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen