Santamasak 2025
JAIAK
Mikel Etxezarretak irabazi du Santamasetako txerri zozketa
Argazkia: SMK. Komisiñuak zozketa egin zuen eta zenbaki sariduna 2211a suertatu zen. Zenbaki horren jabea Mikel Etxezarreta dugu eta Komisiñuak saria eman berri dio. "Zorionak eta disfrutau Mikel! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi".
JAIAK
Kultura-taldeek jira-biraka jarri dute Herriko plaza Txerri dantzarekin
Txalaparta, irrintzia, musika eta kantua izan dira emanaldi herrikoi eta jendetsuan. Herrikide askok ez dute bertatik bertara ikus-entzuteko aukera galdu nahi izan, eta txalo beroak eskaini dizkiete kultura-taldeei. Hona hemen hainbat irudi: https://www.youtube.com/watch?v=sxDsVb3EfSg
Albisteak
Kañamares eta Gisasola nagusi, herri-kirol saio jendetsuan
Gaur eguerdian, urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, herri-kirolen erakustaldiak jendetza bildu du Zaldibarko frontoian. Julen eta Peio Kañamares, Txomin Amundarain, Uxue Ansorregi, Karmele Gisasola eta Jon Marijuanek maila bikaina erakutsi dute bost saiotan banatutako jaialdi ikusgarrian. Amaieran trontza herrikoia...
Albisteak
Abereak eta baserri giroa nagusi Arizmendiarrieta plazan
Aurten ere Santamas egunean, ganadu feria izan da protagonista Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. Herritar ugari gerturatu da baserritarren zaldiak, ardiak, behiak edo ahuntzak ikustera. Aurten ez a hegaztirik egon, gripearen ondorioz. Mikel Velascoren ardi-moztea eta Juan Ignacio Regorigoren zaldi-ferratze...
Albisteak
Udalaxpeko txistulariek hasiera eman diote Santamas egunari
Urtero bezala Udalaxpeko txistulariak diana jotzen ari dira arrasatearrak esnatzeko Santamas egunean. Kalean gora eta behera dabiltza txistuari, danbolinari,… eragiten egun handiari hasiera emanez.
Albisteak
‘Meri Xendo’ txerriak arrasatearren beroa jaso du Herriko plazan
Gaur arratsaldean 'Meri Xendo' izeneko txerria, Santamasetako protagonista, Herriko plazan izan da. Aurten ere Aretxabaletako Zalona Aurrekoa baserrian hazia da eta 200 kilo inguru ditu. Jende ugari hurbildu da feria handiaren egunean protagonista nagusia izango den Pietrain arrazaren zein...
Albisteak
Santamasetako padel eta tenis finalak jokatu dira gaur Musakolan
Gaur goizean Musakolako kiroldegian jokatu dira Santamasetako padel eta tenis txapelketetako finalak, duela hilabete hasi ziren lehiaketen amaiera emanez. Barroso eta Magallanes bikoteak, eta Odei Sierrak txapela irabazi dute Padel txapelketan, Ander Barroso eta Aitor Magallanes bikotea nagusitu da Euken...
JAIAK
Santamasetako 2025eko txerria, ‘Meri Xendo’, “ona eta lasaia” da
Aurtengo jaietako ikurra ere Aretxabaletako Zaloña Aurrekoa da, eta Pietrain arrazaren zein euskal txerriaren arteko nahasketa dugu. Komisiñuko lagunek 'Meri Xendo' izena jarri diote, eta 200 kilo inguruko aberea tronkomobilean jaitsiko dute Arrasatera. Jendaurreko aurkezpena igande honetan izango da, abenduak 21,...
JAIAK
Santamasetako bertsotramarako sarrerak AEDn daude eskura
Kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun. Elkarte antolatzaileak azaldu du "sarrera dohainekoa izango dela. Hala ere, aforo kontua dela eta sarrerak AEDko bulegoan eskuratu beharko dira". Ordutegia honakoa izango da: Astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta astearte eta asteazkenean 16:30 – 18:00. Ekitaldi hau...
Albisteak
Egitarau zabal eta oparoa aurkeztu du Santamas Komisiñuak
Santamas komisiñuak aurtengo jaietako egitarauaren berri eman du, urtero bezala tradizioak, artisautzak eta herri-parte hartzeak izango dute pisu handiena. Urteko azken txanpan, herriak giro berezia biziko du abenduaren 13tik 24ra bitartean, eta protagonista nagusia dagoeneko badaukagu: Meri Xendo Santamas...
Latest News
Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu
Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...





