Santamaina auzoak Hontzazoka egingo du azaroaren 28an, auzokideen arteko harremanak sustatu eta auzoko bizitza dinamizatzeko asmoz. Egun osoko egitarauak bigarren eskuko eta artisau azoka zein gaztaina erreak izango ditu protagonista.
Azoka Agerre plazan jarriko dute, 10:00etatik 16:00etara. Bertan, bigarren eskuko produktuak eta artisau-lanak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Arratsaldean, berriz, 17:30ean, gaztaina erreak banatuko dituzte.
Hontzazokaren bidez, auzoa biziberritu, kaleak topagune bihurtu eta bizilagunen arteko harremanak indartu nahi dituzte. Ekimenak espazio publikoaren erabilera sustatu nahi du, auzokideen arteko elkargune eta komunitate-bizitzarako gune gisa.




