Santa Teresako 1. eta 2. zikloetako ikasleek ‘Musakola Bizirik’ proiektua burutu dute

0
698

Arizmendi ikastolako Santa Teresa guneko ikasleek 2021.urteari amaiera emateko ekintza desberdinak egin dituzte, horretarako auzokideak gogoan eta bidelagun izan dituzte: “Gabonak ate joka ditugula eta, Arizmendi ikastolako Santa Teresa guneko 1.zikloko eta 2.zikloko ikasleek MUSAKOLA BIZIRIK proiektua burutu dute azken aste hauetan. Ikasleak buru belarri aritu dira auzoko txoko eta komertzio desberdinetan informazioa jasoz”.

Proiektuaren helburua auzoko komertzio txikiari laguntzea, indartzea eta ikasleak auzoko komertzio txikian kontsumitzeak duen onuraz ohartzea izan da. Ikasleek bukaerako lan bezala SPOT bat egin dute azken hamarkadetan auzoak izan duen bilakaera irudikatu nahiean.  Abenduaren 21ean Gabonetako postalen banaketa egingo dute auzoko komertzio txikian

Horrekin batera, ikasleek gunean, gabonetako postalak egin dituzte eta abenduaren 21an auzoko komertzio txikietan banatuko dituzte. Bertan kontsumituko dituzten bezeroek, trukean, aukera izango dute postal horiek jasotzeko. 

  • Abenduaren 21an kantuak izango dira San Isidro plazan, urteari itxiera emateko. Itxiera ez-ohikoa emango diote urteari San Isidroko plazan. Hainbat gabon kanta abestuko dituzte auzoko partaide desberdinekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen