2.6 C
Bergara
Igandea, 28 maiatza, 2023

gunea

Santa Teresako 1. eta 2. zikloetako ikasleek ‘Musakola Bizirik’ proiektua burutu dute

Proiektuaren helburua auzoko komertzio txikiari laguntzea, indartzea eta ikasleak auzoko komertzio txikian kontsumitzeak duen onuraz ohartzea izan da. Ikasleek bukaerako lan bezala SPOT bat egin dute azken hamarkadetan auzoak izan duen bilakaera irudikatu nahiean. Abenduaren 21ean Gabonetako postalen banaketa egingo dute auzoko komertzio txikian

Ezker Kultur Guneak eleberri grafiko eta errepublikaren asteari hasiera eman dio

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eleberri grafiko eta errepublikari eskainitako asteari hasiera eman dio 30era arte. Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eskualdeko bizilagunak gonbidatzen ditu beste kultur aste bat pasatzera, izan ere, "Errepublikaren garaiko alderdi ezezagunenetako batzuetan murgiltzeko aukera emango du programak, Euskadiko protagonisten istorio eta pasadizo ugariren bidez".

‘Afrikan emakume jaiotzea’, hitzaldia maiatzaren 27an Arrasateko Gaztelupe gunean

Datorren astean ospatuko den Afrikaren egunaren harira, AFRIKAN EMAKUME JAIOTZEA izenburupean hitzaldia antolatu du Mundukidek, Maiatzak 27an, osteguna, , arratsaldeko 18:00 etan, Arrasateko Gaztelupe gunean.

Arratoiak Olarten [Herritar baten kexa]

Ez dago eskubiderik egoera honetarako. Saguak eta arratoiak nahiko normalak dira edozein hiritan, baina uste dut azkenaldian gaia deskontrolatzen ari dela. Hori gutxi balitz, orain Arizmendiko Olarte guneko ingurura mugitu dira, haurrak egunero joaten diren toki batera hain zuzen. Norbaitek arazo hau behingoz konpondu beharko luke.
- Advertisement -

Latest News

Arrasateko hautesleen %34k bozka eman du 14:00ak baino lehen

Barne Ministerioak Udal- eta Foru-Hauteskundeetako parte-hartzeari buruzko datuak argitaratu berri ditu. Datuen arabera, arratsaldeko 14:00ak arte 5.237 arrasatearrek eman...
- Advertisement -