San Joanetako lelo lehiaketak baditu irabazleak

0
973

AED elkarteak antolatutako San Joanetarako lelo lehiaketak badu irabazlea: Golasu taldea, ‘Euskararekin gara, euskara gara!’ leloarekin.


Zazpigarren urtea da AEDk herriko jai nagusietan euskararen aldarria plazaratzeko lelo lehiaketa antolatzen duela eta erantzun polita izan du beste behin ere. Maiatzaren 10ean bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea eta 53 jaso genituen.


Proposamen horiekin, lau lelo finalistak aukeratu zituen AEDko kideez osatutako epaimahaiak eta, ondoren, elkartearen instagram kontura igo genituen, herritarren bozkek erabakitzeko zein izango zen aurtengo San Joanetan soinean eramango dugun leloa.


Hauek izan ziren lau lelo finalistak eta bakoitzak jasotako bozka kopurua:

  1. Euskararekin gara, euskara gara!- 168 boto (%54)
  2. Hauspoa suari, ekin euskarari! – 72 boto (%23)
  3. Magaletik makalera!- 44 boto (%14)
  4. Itzartu, hitza hartu!- 27 boto (%9).

AEDtik eskerrak eman nahi dizkizuegu proposamenak bidali dizkiguzuen guztioi zein azken bozketan parte hartu duzuen instagram zaleei. A, eta zorionak lelo irabazlearen egileei, Golasu taldeari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen