San Baleixo Jaietarako herri-busa izango da asteburu honetan

0
2588

Meatzerrekako jaiak ostiraletik igandera bitarte izango dira, eta ohiko egitarauarekin batera, Antolakuntzak eta Arrasateko Udalak bus zerbitzu berezia adostu dute larunbat zein iganderako.

Herribusean kartela: Arrasateko Udala / Argazkiak eta Jaien kartelak: Antolakuntza.

Orokorrean, jaien egitaraua honako hau izango da:

Ostiralean:

19:30ean pintxo-tragoa jaiei hasiera emateko

22:30ean XLIII. mus txapelketa

Larunbatean:

14:30ean auzo-bazkaria, eta amaieran ‘Azken urteetako argazki bilduma‘

17:00etan poniekin jolasaldia Lopene ganadutegiarekin

18:30ean txokolatada haur eta gazteentzako

21:00etan rock kontzertuak: Laino beltzak eta Inguma taldeak

Igandean:

10:45ean meza San Baleixo ermitan, Gesalibar eta Garagartzako koruak lagunduta

12:00etan euskal dantzak Lore Gazteak taldearekin, elkartean

13:15ean dantzariendako luntxa

14:30ean jaien amaiera

Laguntzailea Arrasateko Udala.

Ildo honetan, Udalaren eta Jaien Antolakuntzaren eskutik herri-bus zerbitzu berezia izango da. Ekimen hau martxan jarri da “pasa den urteko arrakasta ikusita” eta “aurten, bigarrenez” eskainiko da.

Ordutegia:

  • Larunbatean 19:30-21:30, igotzeko zein jaisteko
  • Larunbatean 00:30-02:30, igotzeko zein jaisteko
  • Igandean 12:00-15:00, igotzeko zein jaisteko

Ibilbidea:

  • Auzora igotzeko: San Frantzizko – Muxibar – Meatzerrekako elkartea.
  • Auzotik jaisteko: Meatzerrekako elkartea – Muxibar – San Frantzisko.

Prezioa:

Herri-busaren ohiko prezioa izango du, eta MUGI txartela erabiltzeko aukera egongo da.

Mus txapelketari dagokionez, XLIII. edizioa ostiral honetan jokatuko da, eta Meatzerrekako elkarte gastronomikoak hartuko du lehia.

Gaueko 22:30etik aurrera izango da, zortzi erregetara jokatuta, eta izen-ematea 30 € izango dira bikoteko. Hona hemen banatuko diren sariak:

  1. saria: txapela, gazta eta jasotakoaren %50
  2. saria: gazta eta jasotakoaren %25
  3. saria: jasotakoaren %15
  4. saria: jasotakoaren %10

Oharra: izen-ematea arratsaldeko 19:00etan irekiko da eta 22:30ak arte izango da zabalik. Meatzerreka elkarteko telefono zenbakia: 943 799 737.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen