‘Rokanrola drogie donk’ mahai ingurua izan da Kulturaten

0
130

Mahai ingurua izan da Kulturaten: ‘Rokanrola drogie donk’. Arratsaldeko 19:00etan izan da Kulturaten, eta “Lazkao Txiki bertsolariaren ateraldi batetik abiatuta (“Ingelesa, rokanrola eta hori danoi drogie donk”) 80ko pasarteak azaldu dira”.

Gregorio Galvez Radio Popularreko irrati esatari jubilatua, Aurora Beltran Taures Zurdoseko front-womana, eta Gotzon Hermosilla idazle eta kazetari barakaldoarra (punka eta hardcore sakon ikertu dituena) aritu dira.

Hau izan da ‘Ez donk amaitu’ eko arduradunek antolatu duten azken mahai ingurua. Azaroan hainbat proposamen egin dituzte, garai hartan protagonista zen 80ko hamarkadako musika eta kultura aldarrikatzeko. Parte hartzaileek musikara eta rockera egindako lehen hurbilketak azaltzeko eta urte hauetan zehar bizi izan dituzten esperientziak partekatzeko astia izan dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen