2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

punk

Mondra & Roll jaialdia uztailaren 4 eta 5ean itzuliko da

Datorren asteburuan, azken urteetan ohi den bezala, Mondra & Roll jaialdia monterronera itzuliko da, uztailaren 4an eta 5ean. Monterron, beste behin ere, punkaren, hardcorearen eta skaren epizentroa izango da, generoaren benetako kondairak eta proiekzio handiko banda emergenteak biltzen dituen...

Dena prest punkaren astebururako

Asteburu honetan, Monterron Parkea punkaren epizentroa izango da Mondra&Roll 2024 jaialdiarekin. Aurtengoa, hirugarren edizio izango da, ekitaldia ezinbesteko hitzordua da generoa maite dutenentzat, eta leku guztietako entzuleak erakarri ditu. Ostiral eta larunbatean izango da jaialdia, eta Cock Sparrer, The Baboon...

Iheskidek kontzertua eskainiko du 30-ean

Iheskidek kontzertua eskainiko du Abenduak 30-ean Gaztetxean. Iheskide 2004an elkartu ziren bostkote moduan, Elorrioko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxuaz eta koroetan, Kata eta Xagu kitarrekin eta petra bateriarekin. Ihesbideren funtsa gustatzen zitzaiena egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera desberdinen aurrean gure iritzia azaleraztea izan zen, musika bozgorailu bezala erabiliz.2006an zazpi abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten, Elorrioko Ateneoan inprobisatutako estudioan grabatu zutena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lenetan.

‘Rokanrola drogie donk’ mahai ingurua izan da Kulturaten

Hau izan da 'Ez donk amaitu' eko arduradunek antolatu duten azken mahai ingurua. Azaroan hainbat proposamen egin dituzte, garai hartan protagonista zen 80ko hamarkadako musika eta kultura aldarrikatzeko. Parte hartzaileek musikara eta rockera egindako lehen hurbilketak azaltzeko eta urte hauetan zehar bizi izan dituzten esperientziak partekatzeko astia izan dute.

“Gero eta zailagoa da Arrasaten bateriak aurkitzea”

Aitor Barbadillok, Manex Bakerok eta Alex Regañok hiru belaunaldi ezberdinetan bateria izatea nolakoa den azaldu dute

Perlata eta Zero taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean Gaztetxean

Ez Donk Amaitu 'ekimenaren barruan, Perlata eta Zero musika taldeek kontzertua eskainiko dute ostegun honetan Gaztetxean gaueko 22.00etatik aurrera. Oso aukera berezia da bi taldeen musikaz gozatzeko, azken urteotan Arrasaten punkaren figura aldarrikatzen ari diren hilabete hontan.

Arrakasta handia Ez Donk Amaitu-k inauguratutako erakusketan

Inauguraziora adin guztietako bizilagunak hurbildu dira. Erakusketak harrera bikaina izan du lehen egunean eta hilabete osoan zehar bizilagun askoren arreta erakarriko zihur daude antolatzaileek. Azken finean, bizitza ematen lagundu zieten urte haiek eta istorioak gogoratzeko aukera biribila da.

Txerrikumeak eta Bordan Biziok kontzertua eskaini dute gaur arratsaldean

Txerrikumeak eta Bordan Bizio kontzertua eskaini dute gaur arratsaldean Monteazpiko Terrazan. Bi taldeek giro bikaina eskaini dute gazteen aurrean arratsaldeko 19.00-etatik aurrera eskaini den ekitaldian. Bertara gerturatu diren gazteak ederki pasa dute taldeen abestiak zein bertsioak entzuten.

Perlata taldeak diska berria kaleratu du

Arrasateko Perlata taldeak diska berria kaleratu du maiatza hasieran. Diska Ereindajanen dago salgai.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img