Rocka, meza, dantzak eta luncha izan dira San Baleixoko Jaiak osotzeko

0
2949

Toparen eta rock jaialdiaren irudiak: Meatzerrekako Jai-Batzordea.

Atzo eguerdi eta arratsaldeko ekitaldien ostean, bart gauean rock kontzertuak izan dira Meatzerreka elkarte gastronomiko-kulturalean.

Izan ere, Inguma eta Laino Beltzak taldeek zuzeneko biziak eman dituzte, eta zaleek gozatu ederra hartu dute.

Gaur goizean, berriz, meza izan da San Baleixo ermitan, Gesalibar eta Garagartzako koruak lagunduta, ohiturari jarraituta.

Eguerdi partean euskal dantzen erakustaldia izan da Lore Gazteak eta txistulariekin elkarteren parkean. Eurendako eta bertaratu diren guztiendako luncha prestatu dute Meatzerrekako lagunek.

Eguerdian jaien amaiera egin da, ostiraleko jaien hasierako topa gogoan, gora Mietzerreka!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen