Mondrak jakitera eman du ‘Gontxa’k “gure jubenilen entrenatzaile taldearekin batera lanean dabilela. Ongi etorri!”.
Irudia: Mondra.
Mikel Gonzalez de Martin Martinez (Arrasate, 1985) klub txuri-urdineko harrobian trebatu ondoren, Realarekin debuta egin zuen 2005/2006an.
12 urtez lehiatu eta borrokatu zuen elastiko txuri-urdinarekin, Lehen Mailan eta baita Bigarren Mailan ere. Gainera, Euskal Selekzioarekin 7 partidu jokatu zituen.
Realarekin 300 partidu jokatu ostean, agur gogoangarria egin zion ‘familia’ txuri-urdinak Anoetan. Hurrengo denboraldian Zaragozak fitxatu zuen, eta denboraldi bat egin zuen talde aragoarrarekin.
Ondoren, Zipreko AEK Larnakarekin fitxatu zuen eta 5 denboraldi egin zituen irlan. 2023an, iaz, futbol profesionalari jokalari gisa agur esan zion, eta Arrasaten bueltan, gaur Mondrak ondokoa eman du jakitera:
“Mikel Gonzalez, futbol jokalari ohia, gure jubenilen entrenatzaile taldearekin batera lanean dabilela. Ongi etorri!”. Bai horixe!




