Partiduak, bihar, asteazkena, jokatuko dira goizeko 9:15etik aurrera.
Argazkia: MB artxiboa.
Bihar, asteazkena, eta ostegunean lehiatuko da infantil txiki mailako XXXVIII. Nazioarteko Real Sociedad txapelketaren lehen fasea. C multzoko partiduak bihar, asteazkena, jokatuko dira Mojategin.
Arrasaten arituko diren taldeak Mondra, Ordizia, Aizgorri, Elgoibar eta Mutriku izango dira. Lehenengo partidua goizeko 9:15ean jokatuko da eta azkena eguerdiko 13:00etan.





