Radarraren ekimenaren 2020ko 50.000 euroko gerakina herrian Covid-19ari aurre egitera bideratuko du Arrasateko Udalak

0
1263

Arrasateko Udaltzaingoaren 2020ko lantaldeak 6.207 esku-hartze egin ditu guztira, eta 2.216 izan dira Covid-19aren alorrean (19).

Arrasateko Udalak Radarren eta Udaltzaingoak 2020an egindako esku-hartzeen datuak aurkeztu ditu gaur goizean. Maria Ubarretxena alkateak aurkeztutako datuen arabera, 2020an 1.222 isun jarri dituzte Arrasaten gehiegizko abiaduragatik. 2019ko datuekin alderatuta, arau-hausteak % 113 igo dira. Aurreko urtean 573 isun jarri ziren, 1447 2018an.

Radarrean 4 kokalekutan egon da:

  • Garibai etorbidea: 0 isun
  • Uribarri etorbidea: 152 isun
  • Arrasate pasalekua: 263 isun
  • Nafarroa etorbidea (Osina): 807 isun

Urteko hilabeteei dagokienez, udan jarri dira isun gehien:

  • Abuztuan: 321 isun
  • Uztailan: 287 isun
  • Irailean: 236 isun

Ubarretxenak gogora ekarri duenez, “Proiektu hau ez da errekaudatorioa. Isunetatik ateratzen dugun dirua, ken radaren kostua, gelditzen den subirakina egitasmo sozialetara bideratzen da “. 2018an, soberakina, 25.000 euro, Gurutze Gorriarentzat eta DYArentzat izan zen. Iaz zerbitzua defizitarioa izan zen, eta Udalak 7.380 euro jarri zituen udal kutxatik defizita ordaintzeko.

2020an, Udalak jakinarazi duenez, “50.000 euroko soberakina egon da. 124.000 euro bildu dira isunetan, 70.000 euro zinenometroa alokatzeko eta 4.680 euro mantentze-lanetarako izan dira. Soberakina Covid-19aren ondorioei aurre egiteko erabiliko da aurten. “

Istripuei buruzko datuak ere eman dituzte. Zigor Andino Udaltzaingoko buruak azaldu duenez, “2020an datuak altuagoak dira; izan ere, Udaltzaingoaren esku-hartzerik behar izan ez duten istripuak sartu dira, baina horien berri eman zaienak”. Guztira 139 istripu zenbatu dituzte, horietatik 9 oinezkoen harrapaketak.

Andinok emandako datuen arabera, Udaltzaingoak 6.207 esku-hartze egin ditu 2020an, eta horietatik 2.216 Covid-19arekin zerikuzia duten esku-hartzeak izan dira. Andinok gogorarazi duenez, “2020a ez da ezertarako urte normala izan, eta estatistikei dagokienez ere ez.”

Ohiko Esku-hartzeei dagokienez, 1811 arlo administratiboari loturikoak izan dira, hala nola, animaliei, zaratei, alarmei, dokumentu galerei, edota erorketei dagozkienak. Beste 605 segurtasun arlokoak izan dira eta kasu honetan liskarrak, matxurak edota kalte materialak nagusitu dira. Trafikoan, aldiz, guztira 553 esku-hartze egin ditu udaltzaingoak: batez ere trafiko laguntza (262) edota gruaren joan-etorriak (47) nabarmendu dira.

Martxoaz geroztik, Udaltzaingoak 2.216 ekintza egin ditu Covid-19 pandemiaren esparruan. Gehienak mugikortasun- eta edukiera-kontrolak izan dira (1116), eta ospitalean, espazio publikoetan, merkataritza-guneetan edo trafiko-eremuetan egin dira. Herritarren Segurtasunari buruzko Legea ez betetzeagatik 447 zehapen-proposamen aurkeztu dira (maskararik ez eramatea, etxeratze-agindua ez betetzea, etab.) 2019an 15 zehapen jarri ziren Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen esparruan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen