2.6 C
Bergara
larunbata, 30 iraila, 2023

UDALTZAINGOA

Olarteko teilatu bat segurtatzen aritu dira suhiltzaileak eta Udaltzaingoa

Goiko agazkia: Herritar bat. Olarte kaleko eraikin zahar batean, etxearen zurezko teilatu-hegal batekin arazoak izan dira. Arriskua uxatze aldera, Zubillagako suhiltzaileak eta Udaltzaingoa aritu dira bertan. Suhiltzaileek teilatu-hegalaren zati bat kendu behar izan dute, eta ez da zauriturik izan.

Gutxienez 896 delitu izan ziren iaz Arrasaten, 2019an baino 109 gehiago

Ertzaintza eta Udaltzaingoaren datuen arabera, iaz 131 delitu gehiago egin ziren 2021aren aldean, izan ere, 2021ean 765 delitu izan baitziren. Argazkia: MB artxiboa. Eusko Jaurlaritzak gaur goizean ezagutzera eman du 2022ko delituen txostena Gasteizko Parlamentuan. Informe honek Arrasateri dagokionez, Ertzaintzaren eta...

Atxiloketan lan egindako bi udaltzainek baja hartu behar izan dute

Udaltzaingoaren patruila batek aurreko zapatuan gizon bat San Andresen bi "pase" egiten (bi droga salmenta egiten) ikusi zuen. Gizonezkoak aurrekari penalak ditu eta udaltzainengandik ihes egin zuen, baina udaltzainetako batek gizonezkoa harrapatzea lortu zuen Hiruki plaza inguruan. Jarduera horretan bi udaltzainek...

Udaltzaingoak bi mendizale erreskatatu ditu gaur Udalaitzen

Gaur goizean, Udalaitzetik itzultzeko bidea aurkitzen ez zuten bi mendizale erreskatatu behar izan dituzte udaltzainek. Ez batak ez besteak ez dute mediku-laguntzarik behar izan, eta dagoeneko arriskutik kanpo daude, jakinarazi den bezala.

Udaltzaingoaren araudi berria eta bake-epailearen ordezko berria osoko bilkuran onartu dira

Udaltzaingoaren araudi berria onartu da ere osoko bilkuran. Puntu hori gobernu taldearen aldeko botoekin eta oposizioaren abstentzioarekin onartu da. Maider Morras EH Bilduko zinegotzi eta bozeramaileak eskertu egin du “EH Bilduk eta sindikatuek egindako proposamenak onartu izana”, baina azpimarratu...

Sute txiki bat izan da Malbinetako frontoian

Sute txiki bat izan da gaur arratsaldean Malbinetako (Gorostizako) frontoian. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Suhiltzaileak bertaratu dira. Sua 17.00ak aldera piztu da, eta antza arropa batzuk erre dira.

Udalak 1.177 esku hartze egin ditu uztaila, abuztua eta irailean

Arrasateko Udaltzaingoak, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, 1.177 esku-hartze egin ditu guztira: 926 esku-hartze orokor (314 irailean, 527 abuztuan eta 542 uztailean) eta 251 Covid-19aren pandemiarekin lotuta. COVID-19ak eragindako osasun-egoera hobera egin ahala, lotutako esku-hartzeak nabarmen murrizten ari dira. Guztira 251 egin dira uztailetik irailera bitartean, aurreko hiruhilekoan egindako 341ekin alderatuta.

1.500 esku-hartze baino gehiago egin ditu Arrasateko Udaltzaingoak 2021eko lehen hiruhilekoan

Esku-hartze gehienak administratiboak izan dira, besteak beste zaratarekin, alarmekin, dokumentu zein objektu galerekin edota herritarren laguntza eskaerekin zer ikusia dutenak.

Ferrerias kaleko 1. zenbakiko eraikinaren teilatu-hegala erori da

Arratsaldeko 18:00ak aldera, Ferrerias kaleko 1. atariko eraikinareb teilatu-hegalaren zati bat erori da. Udaltzaingoa eta Zubillagako suhiltzaileak bertaratu dira. Azken horiek erortzeko arriskua duten zatiak bota dituzte badaezpada. Ez da zauriturik izan.

Radarraren ekimenaren 2020ko 50.000 euroko gerakina herrian Covid-19ari aurre egitera bideratuko du Arrasateko Udalak

Arrasateko Udaltzaingoaren 2020ko lantaldeak 6.207 esku-hartze egin ditu guztira, eta 2.216 izan dira Covid-19aren alorrean (19). Arrasateko Udalak Radarren eta Udaltzaingoak 2020an egindako esku-hartzeen datuak aurkeztu ditu gaur goizean. Maria Ubarretxena alkateak aurkeztutako datuen arabera, 2020an 1.222 isun jarri dituzte...
- Advertisement -

Latest News

- Advertisement -