Sarek eta Sanjuanetako Jai Batzordeak deituta, ’30 urte asko da! Aski da! Etxean nahi ditugu!’ lelopean Iosu Arkauz, Unai Parot, Jose Manuek Pagoagak ‘Peixoto’ eta Eugenio Barrutiabengoak ‘Arbe’ gogoratu dituzte.
Martxoko eta apirileko kanpainarekin jarraituz, koronabirusak etxean egotera behartu ondoren, Sanjuanetako jai batzordearekin batera, presoen aldeko manifestazioa egin du Sarek gaur arratsaldean.
’30 urte asko da! Aski da! Etxean nahi ditugu!’ lelopean Seber Altubetik irten dira eta erdiguneko kaleetatik igaro ondoren, Monterron parkean bukatu dute manifestaldia ekitaldi batekin. Bertan Iosu Arkauzen eta Unai Paroten kartzelan pairatzen ari diren egoera gogoratu dute, baita ere, Jose Manuek Pagoagak ‘Peixoto’ eta Eugenio Barrutiabengoak ‘Arbe’ errefuxiaturen egoera salatu dute.