Ekainaren 26an, presoen aldeko manifestazioa Arrasaten [Arrasateko SARE-ren testua]

0
584


Martxoko eta apirileko kanpainarekin jarraitzen dugu, koronabirusak etxean egotera behartu ondoren. Sanjuanetako jai batzordearekin batera, ekainaren 26an 19:00etan Seber Altubetik aterako den manifestazioa antolatu dugu.Konfinamenduak erakutsi digu nola den bizimodua askatasunik gabe, eta, ziur asko, gutariko askok pentsatuko zuen: gurea gogorra bada, nola izango da presoena? Ba, bai, askoz gogorragoa eta urte askotan luzatutakoa! Balio badigu kontzientzia hartzeko eta borrokari heltzeko, gaitz erdi!Martxoan eta apirilean bete zituzten 29 eta 30 urte preso Iosu Arkauzek eta Unai Parotek.

Eta galdera sinplea aireratu nahi dugu: bi preso hauei aplikatu zaie legea? Erantzuna sinplea da: lege arrunta ez diete aplikatu, eta, gainera, etengabe trikimailu desberdinak erabiliz, zigorra luzatzen saiatu dira, eta lortu ere bai. Unaik dagoeneko bete du 30 urteko zigorra! Baina Unai ETAko kidea izateagatik bi aldiz epaitu dutenez, orain bigarren zigor hori betetzen ari da. Ezin da pertsona bat bi aldiz epaitu ETAko kide izateagatik, baina kasu honetan horrela egin dute. Laburbilduz, euren legeak ere ez dituzte errespetatzen! Iosuren kasuan, bereizi egin dute Frantzian espetxean egindako denbora tartea eta Espainian egindakoa, batean zein bestean ziegak desberdinak izango balira bezala.

Ze lortzen dute honekin? Modu sinplean esanda, Iosuk Frantzian egindako denbora ez kontatzea eta Espainian 30 urte bete behar izatea. Espainian atxilotu izan balute, aspaldi legoke kalean. Bi errefuxiaturen egoera ere salatu nahi dugu lerro hauen bidez. Lehena, Jose Manuel Pagoagak Peixoto. 50 urte baino gehiago darama errefuxiatuta; larriki zauritu zuen Batallon Vasco EspaÒol-ek 1979an, eta, Hego Euskal Herrira etorriz gero, aske geldituko den bermerik ez du. Bigarrena, Eugenio Barrutiabengoa Arbe. 1978an egin zuen alde Arrasatetik. 1981ean atxilotu zuten, Baionan, eta 1984an deportatu zuten Venezuelara. Geroztik, 35 urta daramatza Venezuelan deportatuta, linbo juridiko batean.  

Lau herritar hauek etxean nahi ditugu, demokraziaren, konponbidearen eta bakearen izenean, guzti-guztiak behar ditugulako kalean. Eta horretara dator abiatu dugun Izan Bidea ekimena. Egin dezagun Euskal Herriak dituen biztanleen adina kilometro. Bihur ditzagun gure ekintza guztiak presoak etxeratzeko aldarrikapen. Kirola osasuntsua izanik, aldarrikapen justua gehitzen badiogu, bi aldiz osasuntsu.Bizi osoko espetxe zigorrik ez!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen