Argazkia eta bideoak: Jai Batzordea.
Jai Batzordeak antolatuta, ekitaldi jendetsuak ospatu dira gaur arratsaldean. Familiek edota koadrilek bolo-boloan parte hartu dute, Gaztetxokoko lagunek pregoia irakurri dute, eta Jone auzo-alkateak jai zoriontsuak opatu ditu. Erraldoi eta Kilikien Konpartsak eta Gaiteroak ere Antso Abarka kale inguruan aritu dira, eta kalejira eskaini dute auzoan zehar.




