Pizgarri musikala eskaini du Gospel Revolution-ek, Ibai-Arte antolatzaile

0
2811

Gospela (ingelesezko godspell edo “berri ona”) izan da nagusi gaur arratsaldean Herriko plazan, Ibai Arte antolakuntzan.

Kantabriako kolektiboak musika beltzaren zenbait estilo abestu ditu, ahots sakonekin, txaloka eta dantza pausatuekin. Publikoak txalo beroak eskaini dizkie abeslari guztiei.

Aipatu behar da ere, iragarri bezala, atzo ‘Karrusel ibiltaria’ kalerik kale ibili zela zirkua eta antzezpena garatuz.

Gaur eguerdian haurrek Gabonetako txapak, pegatinak eta apaingarriak egiteko tailerra izan dute, Txatxilipurdiko langileen eskutik.

Hiru ekitaldiok Arrasateko komertzio eta zerbitzuen elkarteak antolatu ditu 2025ari amaiera emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen