Pertsona migratzaileen harrera eta gizarteratzea bermatzeko Bizikidetza Plana osatu du Arrasatek

4
739
  • Helburua da Arrasaten tratu zein aukera berdintasuna bermatu eta bultzatzea, edozein delarik herritarren jatorria.
  • Arrasateko atzerritarren tasa (% 6,8) EAEkoaren antzekoa da, eta Gipuzkoakoa baino pixka bat txikiagoa (% 7,1); Espainiakotik urrun dago (%10.1).

XXI. mendeak aldaketa demografiko eta sozial garrantzitsuak eragin ditu Arrasaten eta azken
urteotan nabarmen hazi da pertsona etorkin eta atzerritarren kopurua. Joera aldakor horri
erreparatuz eta Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura arteko Bizikidetzaren Euskal
Estrategiaren ildoei jarraiki, Arrasateko Udalak lehentasunezkotzat jo du migratzaileekiko
berdintasuneko tratua lortze aldera lan egitea gizarte kohesioaren aurkako erasoekin zein
aurreiritzi eta estereotipoek elikatzen dituzten diskriminazio eta xenofobiarekin amaitzeko.


Horretarako 2020-23 Bizikidetza Plana osatu berri du, Arrasaten immigrazio eta elkarbizitza
esparruan esku-hartzeko ardatz nagusiak, ekintza politikorako proposamenak eta lanerako
gida jasotzen dituena. Plan honek barne hartzen dituen helburu eta ekintza guztiak, halaber,
tratu berdintasuna (eta pertsonen arteko diskriminazio eza) eta pertsona guztien aukera
berdintasuna oinarrizko baldintza gisa hartuta burutu dira.

EAEko atzerritarren tasa (% 6,9) Espainiakoarekin alderatuta (% 10,1) txikiagoa da. Orokorrean,
Euskadiko hiru probintziak aurkitzen dira estatuko tasa horretatik urrun, nahiz eta Arabak
ehuneko altuagoa erakusten duen (% 8,6). Arrasatekoa (% 6,8) EAEkoaren parekoa eta
Gipuzkoakoa (% 7,1) baino apur bat txikiagoa da, eta Espainiakoarengandik urrun kokatzen da.

  1. urtean Arrasaten atzerritar nazionalitatea duten 1.488 pertsona daude, eta horien
    kopuruak bilakaera esanguratsua izan duela ohartzen gara. Izan ere, 1998. urtean soilik 101
    ziren, 2008rako 720ra igotzen da horien kopurua eta 2018ra bitartean bikoiztu egiten da. EAE
    eta Gipuzkoarekin alderatuta, Arrasatek hazkunde handiagoa erakutsi du, hori nabarmenagoa
    izan delarik azkeneko hamarkadan: atzerritar nazionalitateko pertsonak % 3,3 izatetik % 6,9
    izatera igaro dira, % 51,6ko hazkundearekin; Gipuzkoak izandako % 30,6 eta EAEk izandako %
    22,5eko hazkundeen ondoan.

4 IRUZKIN

  1. Kanpotarrendako harrera ta laguntza asko, ta bitartien bertoko askok gorrixak pasetan. Zeozer ez gabilz ondo eitten…

    • Hemengoak, hangoak, haratagokoak edota bertokook eskubide berdinak ditugu. Eta noski, zeozer ez gabiz ondo eitten batzuek beste batzuek baino pribilegio gehiago izan behar dutelaren pentsamendua duten pertsonak daudenean…

    • Zeozer ez gabiz ondo eitten… bai kanpotarrak eta gorrixak pasetan ei dabizen bertako horreik musika eskoletan, ikastolan, kirol klubetan etb. ikusten ez dittugun bitartien. Herri kohesionatu bat ez da harrera protokoloekin eta gizarte zerbitzuetako dirulaguntzekin bakarrik eraikitzen. Hezkuntza formal eta ez formalean ere aurrerapausoak eman beharko ditugu, baldin eta benetan inklusioa bilatzen badugu. Eta esango nuke hori ez dela askoren helburua. Adibide garbi batzuk jarriz: 6 milioi euroko eraikin bat musika ikasteko, eta ba al dago beka sistema eraginkorrik musika eskola horretan? nik ez dut maila sozio-ekonomiko baxuko umerik apenas ikusten, ez musika eskolan, ez umezaintza publiko/pribatuetan.
      Hori da ez gabizena bape ondo eitten…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen