2.6 C
Bergara
asteazkena, 7 urria, 2026

udaletxea

Arrasateko Udaletxeko inbentarioa 1736 [testua: Velez de Mendizabal]

XVIII. mendea urruti geratzen zaigu eta arrasatearrontzat nahiko ilun dago garaiko herriko bizipenei dagokienez. Ehun urteko aldia, bestalde, halako monokromatismo batek estaltzen du, herriko gizartearen bilakera motel samarra islatzen baita eta, gainera, protagonistak – behintzat nolabaiteko oihartzun utzi zutenak-...

Eztarriz sano eta jarreraz gogotsu, Santa Ageda eskean udaletxean

Abeslari beteranoek eta gazteek, txistulariekin eta gaiteroekin batera, gehienbat Ziorlan eta Bedoñan ibili dira. Udaletxeko herritar ugarik jarraitu du bertan. Aurten, aurten albistea izan da Txomin Maidagan izan dela kopla nagusia zuzentzen. Ondoren, Iñaki Maidaganek zenbait kantu zuzendu ditu...

Granadara abiatu aurretik udaletxean izan dira MU Ointxekoak

Jokalariez gain, bertan izan dira, Maider Morras alkatea, Garikoitz Iturbe Aretxabaletako alkatea, Oihane Agirre Ointxeko presidentea, Idoia Peñakoba MU-ko idazkari nagusia eta Iñaki Ogara 'Arri' entrenatzailea. Kirolariek guztien partetik esker oneko hitzak jaso dituzte. Ez da badaezpadakoa aurten Mondragon Unibertsitatea...

Herritar baten kexa

Argazkia: herritar bat. Gaur, aberri eguna, udaletxeko balkoia ikurriñaren faldoiarekin jarri ohi da, baita ikurriña mastilean ere. Zergatik ez dago jarrita? 

TAO sistemaren aurka agertu dira herritarrak gaur Udaletxean

Gaur arratsaldeko osoko bilkurako galderen eta eskaeren atalean, hainbat herritarrek hartu dute hitza, eta Arrasaten ezartzen ari den TAO sistema hau "akats bat dela" adierazi dute. Herritarrek politikariengana jo dute eta elbarrientzako aparkaleku erregimen berezi bat, autonomoentzako aparkaleku sistema bat, arrazoizko prezioak, ospitalearen inguruan doan aparkatzea eta, bertan, egoera oneko aparkaleku bat eskatu diete.

Udaltzain erretiratuak omendu ditu Arrasateko Udalak

Udalak polizia-kidegoan zerbitzua amaitu duten agenteen “lana eta konpromisoa” nabarmendu ditu, baita urteotan burututako lan guztia ere.Guztiak 2019 eta 2021 artean jubilatu dira.

Arrasateko udaletxea bisitatu ahal izango da asteburuan

Ezkutuko Altxorrak programaren barruan, Debagoieneko Mankomunitateak bisita gidatuak antolatu ditu asteburu honetarako. Arrasaten bi bisita egingo dira. Arrasateko udaletxea bisitatzeko aukera egongo da. Bisitak abenduaren 12an, igandea, izango dira, 10:30ean euskaraz eta 11:30ean gazteleraz. Debagoienan ere beste lau bisita egingo...

Arrasateko Udalak 20 langabe kontratatuko ditu 2021eko Enplegu Planaren baitan

Arduradunek azaldu dutenez "ekimenak helburu du herritar langabeen lan-munduratzea bultzatu eta erraztea, enplegu aukerak eskainiz herriaren garapen ekonomiko zein soziala sustatuz". Bi lerro jarri dira abian: ‘Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzak 2021’ langabeei orokorrean zuzenduta eta ‘Toki-erakundeak gazteak kontratatzeko laguntzak 2021’ 30 urtetik beherako langabeei zuzenduta.

TAO sistema kudeatzeko zerbitzua onartu da udalbatzarrean

Udalak erabaki du Gertek Sociedad de Gestiones y Servicios SA enpresari esleitzea TAO sistemaren kudeaketan laguntzeko zerbitzua, 468.143,86 euroan, BEZa barne. Akordio horrek sei urte eta sei hilabeteko epea izango du.

Aitor Zubiagaren ordez Kepa Urteagak liberatu kargua hartzea onartu du Plenoak

Atzo telematikoki egin zen Osoko Bilkuran, alkateak esker oneko hitzak izan zituen Zubiagarentzat “Udalean egindako lanagatik”.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Gorostizako igogailuetarako eta 7 proiektu gehiagotarako 3’5 milioiko gerakina baliatzea proposatzen du Udal-Gobernuak

Igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzendu asmo ditu Udalak, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola...
- Advertisement -spot_img