Goizeko 7:50ean istripua izan da N-636 errepidean, Kanpanzarren, 38. puntu kilometrikoan, Arrasaterako noranzkoan. Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, eta autoaren gidaria zauritu da. Suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dute, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroz. Hasiera batean, trafikoa etenda egon da, baina Ertzaintza txandaka bidea ematen ari da. Hala ere, trafikoa motel dago oraindik.

