istripua
GIZARTEA
Auto batek beste bat kolpatu du Otaloran, inor zauritu barik
Trafiko istripua eguerdiko 13:40ak aldera gertatu da Muxibarko biribilaren inguruan, eta Udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu dira. Otalorako zati bat trafikoarentzat itxita geratu da, Muxibar eta Monterronen artean, norabide horretan, baina zorionez eta printzipioz ez da zauriturik izan.
Albisteak
37 urteko gizon bat hil da, eta 50eko emakume bat zaurituta, saihesbidean
Gertaera gaur eguerdiko 14:30 aldera izan da bi turismok talka egitean Ospitalearen inguruko saihesbide zatian. Leku horretan ezbehar asko gertatu dira urteetan zehar, eta saihesbideko leku arriskutsuenetako bat da. Ertzaintzak azaldu duenez gidarietako bat, gizonezkoa "suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute" eta...
Albisteak
Erorikoa izandako lagun bat ebakuatu dute helikopteroz Udalatxetik
Argazkia: MB artxiboa. Ezbeharra atzo arratsaldeko 14:00ak aldera gertatu zen, mendizale batek tamalez erorikoa jasan zuenean. Ertzaintzak azaldu duenez, "berriz martxan hasteko ondoeza" zuenez, SOS Deiak 112 Larrialdietako telefonoari laguntza eskatu zitzaion. Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta Ertzaintzaren helikopteroa, suhiltzaileen laguntzarekin,...
Albisteak
Auto batek istripua izan du Biteri plazan, zauritu barik
Argazkia: Herritar bat. Ezbeharra arratsaldeko 16:30 aldera izan Lasagabaster arropa denda ondoko eskaileretan. Zorionez ez da zauriturik izan, eta Udaltzaingoak bertan dihardu. Ibilgailua bertatik erretiratzeko lanean dabiltza. Informazioaren gaurkotzea: Ibilgailua bertatik erretiratu ahal izan dute.
Albisteak
Zauriturik ez auto batek kontrola galdu eta Hoba tabernako terrazaren aurka jo ostean
Argazkiak: Bi herritar. Zorionez, zauriturik ez da izan gaur eguerdian Arrasate erdigunean izan den istripuan. 14.15ak aldera, Otalora Lizentziaduna kaletik zihoan auto batek kontrola galdu du eta Hoba tabernak errepidearen alboan duen terrazaren kontra jo du. Ordu horretan inguruan jende...
Albisteak
Bi pertsona zauritu dira Arrasate-Elorregi itxi duen istripuan
Zaurituetako bat Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute, eta bestea Arrasatekora. Errepidea 21:20ean berrireki ahal izan dute. Ezbeharra gaueko 20:45ak aldera izan da Ekilore parean, hau da, Epeleko biribilaren eta San Prudentzioren artean. Suhiltzaileek eta anbulantzietako langileek parte hartu behar izan...
Albisteak
Auto eta kamioi baten arteko istripua izan da saihesbidean
Ezbeharra Sanjosepeko obren inguruan jazo da eguerdiko 12:30 aldera. Ertzaintzak adierazi du bi ibilgailuek talka egin dutela baina zorionez ez dela zauriturik izan. Kamioia Bergararako noranzkoan zihoan eta autoa Aretxabaletarantz talka egitean. Auto-ilarak izan dira eta Ertzaintzak trafikoa desbideratu behar...
Albisteak
Aizkorrin istripua izandako lagun bat Arrasatera ebakuatu dute
Argazkia: Herritar bat. Aizkorri mendilerroan mendizale batek orkatila bihurritu zuen atzo tamalez, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak helikopteroz ebakuatu zuen. Helikopteroa Arrasateko Arruenako aparkalekuan lurratu zen, eta anbulantziako langileak emakumea Ospitalera eramateaz arduratu ziren. Jardueran Udaltzaingoak ere parte hartu zuen.
Albisteak
Auto bat erori da Lauaxeta etxe ingurutik Loramendi kalera, zauritu barik
Ezbeharra 17:50 aldera izan da, eta ibilgailua horma batetik behera jausi da, Olandixoko enpresa-gunearen sarreraren inguruan. Mondraberrik jakin ahal izan duenez, ez da zauriturik izan zorionez, autoa hutsik zegoelako eta erorketan inor harrapatu ez duelako. Badirudi ibilgailuak une horretan...
Albisteak
Auto batek istripua izan du saihesbideko San Josepeko sarreran
Ezbeharra goizeko 08:20 aldera izan da San Josepe parean, eta zorionez gidariak ez du zauririk izan. Ertzaintzak adierazi duenez istripuak "ez du trafikoa oztopatu eta ez du auto-ilararik eragin". Garabia 09:15ak aldera autoa erretiratzen ari zen, eta trafikoa normaltasunera...
Latest News
Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean
Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza





