Perlata eta Zero taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean Gaztetxean

0
555

Ez Donk Amaitu ‘ekimenaren barruan, Perlata eta Zero musika taldeek kontzertua eskainiko dute ostiral honetan Gaztetxean gaueko 22.00etatik aurrera. Oso aukera berezia da bi taldeen musikaz gozatzeko, azken urteotan Arrasaten punkaren figura aldarrikatzen ari diren hilabete hontan.

Izan ere, kontzertu hau ‘Ez donk Amaitu’ ekimena 80ko hamarkadako musika kulturaren eta legatuaren garrantzia aldarrikatzeko martxan jartzen ari den proposamen ugarietako bat besterik ez da. Kontzertua aukera paregabea izango da belaunaldi berriak Arrasateko agertokietara eramaten ari direnaz gozatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen