Perlata eta The Clayton-ek amaiera indartsua eman diote kultura-egitarauari

0
898

Punk-rock taldeak abenduan kaleratutako ‘Duguna esateko’ diskoa aurkezten jarraitzen du. Gauza bera egiten hasi da rock klasikoaren eragin handiagoa duen talde arrasatear-aramaioarra, ‘Phoenix’ lanarekin.

Txosna Batzordeak eta Udaleko Kultura Sailak antolatuta, bukaera indartsua izan du ezohiko Sanjuanen kultura-egitarauak. 200dik gora ikus-entzulek jarraitu dituzte bi taldeen emanaldiak, eta biek ala biek txalo beroak jaso dituzte. Ekiñe Casadok Perlatakoekin abestu du kantu batean. Aipatzekoa da ere talde honek The Clayton-en abesti batean kolaboratze duela. Hona hemen jaialdiko hainbat une:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen