Ortuko landara eta lore azoka berezia izango da maiatzaren 21ean

0
261

9:00etatik 14:00etara izango da. Azokarekin batera lorategi eta ortu bertikalak etxean egiteko tailerra antolatu da. Autoarekin hurbildu eta erosketa azokan egiten dutenek, aukeran izango dute Biteriko parking publikoan 2 orduko egonaldia doan izateko.

Testua: Arrasateko Udala.

Datorren larunbatean, maiatzak 21, ortuko landara eta lore azoka berezia hartuko du Seber Altube plazak. 9:00etatik 14:00etara izango da. Azokarekin batera lorategi eta ortu bertikalak etxean egiteko tailerra antolatu da. 10:00etan izango da eta aurrez eman behar da izena: www.arrasate.eus/izen-ematea helbidean edota 943 25 20 00 telefonora deituz.

Horretaz gain, autoarekin hurbildu eta erosketa azokan egiten dutenek, aukeran izango dute Biteriko parking publikoan 2 orduko egonaldia doan izateko (egun horretan bertan kontsumitzeko). Azokan erosketak egitea erraztu eta errakargarri egitea du helburu ekimenak.

Gainera erosketa tikearekin banatuko dira landarak (lorak, tomatea, sukaldatzeko aromatikak…) eta hileko saskiaren zozketa egingo da, ohiko moduan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen