Neska-mutilen Txelis Memorialean Tolosa, Reala eta Mondrak irabazi dute

0
1078

Mondrak antolatuta, 22 taldek parte hartu zuten lehiaketan: goizean nesken partiduetan talde txuri-urdinak irabazi zuen, eta Mondrako nesken bi taldek lehenbizikoz parte hartu zuten. Arratsaldean mutilen partiduetan Tolosak Txelis Memoriala eta Mondrak Txelis Kopa irabazi zituzten.

Jose Luis Ibarguen ‘Txelis’ oroituz, XVI. edizioa jokatu zen atzo Mojategin, infantil mailan kirolzaletasuna sustatuz.

Hori posible egiteko, klub zuri-moreko 30 boluntario inguruk parte hartu zuten antolakuntzan, bai Zuzendaritzako kideak, bai entrenatzaileak, baita hainbat jokalarik ere.

Goizean nesken partiduak jokatu ziren, eta sei talde lehiatu ziren: Mondra A, Mondra B, Reala, Urola, Amaikak Bat eta Zumaiako.

Talde txuri-urdinak irabazi zuen eta bi talde zuri-moreek, euren lehenbiziko urtean, esperientzia berri bat bizi izan zuten.

Arratsaldean hamasei mutil taldek parte hartu zuten: Mondra A, Mondra B, Mondra C, Bergara, Euskalduna, Tolosa, Beasain, Lagun Onak, UDA B, Aloña-Mendi, Zumaiako, Urola, Amaikak Bat, Hernani, Reala eta UDA A.

Tolosarrek irabazi zuten txapelketa, eta bigarren aukerako txandan, hau da, Txelis Kopan, Mondrak irabazi zuen. Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen