Nazioarteko Donosticup-en jokatu dute Mondraren zenbait taldek

0
771

Aipatzekoa da ere Mojategik lehiaketaren zenbait partidu hartu zituela uztailean. Klub zuri-moreko mutikoen kadete taldea fase finalera iritsi zen, eta Bartzelonako Junior taldearen aurka galdu arren, 5 garaipen lortu zituen.

Argazkia: Javi Luzuriaga (Javi Urola).

Klub zuri-morearen ondorengo mutikoen taldeek parte hartu zuten uztailaren hasieran Donosticup lehiaketan:

  • 2011n jaiotakoen infantil mailako beste bi taldek (B13 kategorian)
  • 2010ean jaiotakoen infantil mailako bi taldek (B14 kategorian)
  • Kadete mailako talde batek (B15 kategorian)

Kadete mailako batek fase finalera sailkatzea lortu zuen eta Bartzelonaren Junior Taldearen aurka jokatu zuen.

Jokalari zuri-moreek lan handia egin zuten Zumarragako Luis Urdangarin berdegunean, eta Bartzelonak 5-1 irabazi zuen arren, Mondraren parte-hartzea nabarmentzekoa da:

Amerikako Estatu Batuetako Team ISL, Madrilgo PA Team Academy, Bergara eta Kostkas garaitu zitun, hortaz zorionak ekipo!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen