Musikaz betetako astea kultura-programazioan

0
636

Musikaz eta dantzaz betetako astea Arrasaten, adin eta gustu guztietarako programazioarekin. Nahi duenak izango du musikaz gozatzeko aukera. Programazioa asteazkenean hasiko da, 19.00etatik aurrera, Aldaiko parkean, Sonakay-k eta Izadik eskainiko duten kontzertuarekin. Udazabal ekimenak ongietorria egingo dio urtero Arrasateko hainbat lekutan egiten diren kultur eta musika jarduerei.

Ostegunean ‘Basoa’ dantza ikuskizuna izango da Zaldibarko frontoian, 19.00etatik aurrera, eta ostiralean Arrasate Musikaleko Big Bandak kontzertua eskainiko du Monterron parkean, 19.00etatik aurrera. Herriko elkarteko kideak zertan aritu diren bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea.

Hurrengo ekitaldiak:

Uztailaren 7-an Olatz Salvador eta Garazi Barrena musikari arrasatearra Monterronen.
Uztailaren 9-an Berdinki konpainiak ‘Mikra’ zirko-ikuskizuna eskainiko du, Biteri plazan. “Trapezio baten bueltan arituko dira”.
Uztailaren 14-an Julen Alonso eta Trigger (Eñaut Zubizarretaren izen artistikoa) aretxabaletarra Usaetxe plazan.
Uztailaren 21-ean Ibil Bedi eta The Potes, Santa Teresako elizaren ondoko plazan.
Uztailaren 23-an Gag Street Boys konpainiak “Yes, We art!” lana plazaratuko du Seber Altuben.
Uztailaren 28-an Unidad Alvesa eta Screammers & Sinners talde debaiendarra, Cordoba y Oro plazan.
Uztailaren 25-an hiru dantza pieza labur eskainiko dira: Node, Amaia Elizaran eta Eva Guerreroren eskutik. “Hiru pildora izango dira, bakoitzak 10-15 minutuko iraungo duena. Ikuskizun dibertsoa eta atsegina izango da”.
Uztailaren 30-ean Barsanti taldeak ‘Legea gu gara’ ikuskizuna eskainiko du Seber Altube plazan.

Ekitaldi guztietan aforoa mugatua izango da, eta sarrerak doan lor daitezke esteka honetan momentuz. “Aurten ez da leku batzuetara joan beharko sarrerak lortzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen