ekintza
Albisteak
LEK-eko ekintzak atsedena hartuko dute asteburu honetan
Mondraberri - 0
Aste honetan, ihauteriak direla eta, LEK-eko asteburuetako ekintzek atsedena hartuko dute eta martxoaren 5ean egongo gara bueltan ekintza gehiagorekin. Honekin batera eta arrazoi berdinagatik, hurrengo astean eskola kiroleko saio batzuk ez dira egongo. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak emango dizue datorren asteko saioen berri.
Albisteak
McOnak taldea gaur (osteguna) Arrasateko Gaztetxean izango da
Mondraberri - 0
Ostegun honetan, abenduak 16, McOnak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. McOnak taldea luzaroan egon da portuan, ditxosozko pandemiaz nazkatu arte tabernazuloetan.
Albisteak
Musikaz betetako astea kultura-programazioan
Mondraberri - 0
Ostegunean 'Basoa' dantza ikuskizuna izango da Zaldibarko frontoian, 19.00etatik aurrera, eta ostiralean Arrasate Musikaleko taldeak kontzertua eskainiko du Monterron parkean, 19.00etatik aurrera. Herriko elkarteko kideak zertan aritu diren bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea.
Albisteak
Arrasate Musikaleko ekintzak aste honetarako
Mondraberri - 0
Arrasate Musikal urte asko darama Udaberri ziklo musikal bat antolatzen. Aurten ere zikloa antolatzen ari dira, eta guztira 17 kontzertu eskainiko dira maiatza eta ekaina bitartean. Kontzertu hauek Musika Eskolan, Kulturaten edo Amaia antzokian burutuko dira beti ete aforo limitazioa kontutan izanda. Arrasate Musikalek aste honetarako prestatu dituen ekintzak, honako hauek dira:
Albisteak
Billarrean arituko gara [Josemari Velez de Mendizabal]
Mondraberri - 0
Arrasateko Ekintza Katolikoaren Zentroan billarreko mahai bat zen, eta huraxe izan genuen gutariko askok astiematerik atseginenetakoa iragan mendeko seigarren eta zazpigarren hamarkadetan. Herrian bagenituen takoa oso ondo erabiltzen zutenak, eta haietako bat David Arzamendi izan genuen, beheko argazkian agertzen dena, 1954an, Zentroaren 50. urtemuga zela eta bere trebetasunaren lagin txiki bat eskaini zuena.
Latest News
Tourra datorrenez, Arrasateko Gure Eskuk proposamena egiten die herritarrei
Beheko testua eta kartela: Gure Esku Dago Arrasate. Kaixo lagun! 2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko dela jakingo duzu honez gero...