Musakolako jaiak leihoetatik eta balkoietatik ospatuko dira

0
2339

Musakolako jai batzordeak herritar guztiak animatu nahi ditu antolatu dituzten ekitaldi guztietan parte hartzera, eta balkoiak eta leihoak apaintzera.

Musakolako bizilagunek San Isidro zaindariaren jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Aurten, Covid-19 dela eta, jaia balkoietatik eta leihoetatik egingo dute. Ez da faltako danborrada tradizionala. Herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dituzte abestiak Youtuben. Festa batzordeak herritar guztiak animatu ditu antolatu dituzten ekitaldi guztietan parte hartzera, eta balkoiak eta leihoak apaintzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen