Kartela: Txosna Batzordea.
“Monteazpiko terraza” berria aurtengo San Juanetarako espero den berrikuntza handienetako bat da. Txosnetako arduradunek martxan jarri duten ekimen berria da, lau elkarteren lanaren bitartez. Gune berri horretan, mahai batean eserita egon beharko da nahitaez, eta ekainaren 23tik 26ra egongo da zabalik. Guztira 112 lagunentzako lekua izango du (kontuan hartuta LABIk datozen egunetan izan ditzakeen aldaketak).
Txokoak txosna bat izango du eta egun osoan zehar irekiko dute, ez bakarrik espazio horretan egingo diren emanaldietan. Monteazpin karpa bat ere jarriko dute, herritarrek eguzkitik eta euritik babestu ahal izateko. Txosnan, berriz, Askapena, Jaiki, EHE eta Ttak! Elkarteetako kideak izango dira besteak beste.
San Joanen ohiko programazioaz gain, Libertad Condicional, Rebel Noise, Ekiñe, Nhil, LC, Bordan Bizio, Txerrikumeak, Perlata eta Los Clayton taldeen emanaldiak izango dira ikusgai “Monteazpiko terraza” berri honetan.
Monteazpiko Terrazaren egitaraua:
Ekainak 23
Rebel Noise, LC (19.00)
Ekainak 24
Ekiñe, Nhil (19.00)
Ekainak 25
Bordan Bizio, Txerrikumeak (20.00)
Ekainak 26
Perlata, The Clayton (19.00)
Oso ideia ona. Haber suertia dauen eta hurrengo urtian ahal dogun ospatu San Juanak normaltasunez.