Mondratek igoera lortu du etxean 5-0 irabazita

0
1551

Taldeak maila bikaina erakutsi du partida osoan zehar eta gogotsu ospatu du igoera.

Mondratek hirugarren mailara igotzea lortu du gaur, etxean (Musakolako Kiroldegian) 5 eta 0 irabazi ondoren Ciervana taldearen aurka. Taldeak 3-0-ko emaitzarekin heldu da lehen atsedenaldira eta bigarren zatia lasaitasunez planteatzeko moduko abantailarekin joan dira aldageletara.

Bigarren zatian, taldeak markagailuko aldea mantendu du, eta aurkariaren erasoak bikini geldiarazi ditu. Partidaren amaiera aldera laugarren gola sartzea lortu dute, eta handik gutxira bosgarrena eta azkena penalti batean. Mondratek une oro irabaztea merezi izan duen partida batean, talde trebea dela eta datorren urtean hirugarren mailan zeresan handia duela erakutsi du.

Partida amaitzean jokalariak zelaira joan dira elkar besarkatzera eta lortutako garaipena eta igoera ospatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen