Mondrak Hernaniren aurka jokatu du gaur arratsaldean Mojategin. Partidua oso ondo hasi da Arrasateko taldearentzat, lehen zatiko 25. minutuan aurrea hartu baitute markagailuan. Ondo egindako jokaldi batean, Aritz Arizmendiarrietak ate barrura bidali du baloia. Mondra ez da konformatu, eta markagailuko aldea handitzen saiatu da. Hala ere, atsedenaldira 1-0ekoarekin iritsi dira. Bigarren zatian, ordea, Arrasateko taldeak ez du hainbeste zorte izan eta Hernanik neurketa berdindu du. 1-1ekoarekin partidua amaierara iritsi da. Mondrak azken postuan jarraitzen du sailkapenean eta datorren asteburuan Urolaren aurka jokatu beharko du.