Mondrak Urolaren aurka galdu du Mojategin (0-1)

0
204

Gaur goizean Mojategin jokatu da Mondra eta Urolaren arteko partidua. Partidua hau duela bi aste jokatu behar zen, baina bertan behera geratu zen Coviden kasu baten ondorioz Urolako taldean.

Lehen zatia 0-0eko berdinketarekin amaitu da, baina Mondrak bi aukera izan ditu kornerretik. Bigarren zatia hasi eta berehala, partiduko gol bakarra iritsi da Urolaren alde. Gol honekin kanpoko taldeak hiru puntuak eskuratu ditu. Bisitariek atezainaren akats bat aprobetxatu dute baloia eskuratzeko eta Mondraren atearen hondoraino bidaltzeko.

Liga erregularreko azken partidua izan da hau. Horrek esan nahi du Mondrak Gipuzkoako Kopa jokatuko duela. Beste 12 talderen aurka lehiatuko da, 13 jardunalditan itzuli bakarrera. Azkenean, azken 5 sailkatuak Erregional Gorengo mailara jaitsiko dira.

Partidu osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen