Talde zuri-moreak, igoera lortuta, gaurko partiduan ez zuen askorik jokoan, eta 0-3 galdu du. Zizurkilgo taldeak eta harrobiko hainbat jokalarik ohorezko pasilloa egin diote.
Lehen bideoa: Xabi Etxeberria-Mondra.
Norgehiagoka gaur arratsaldean jokatu da Mojategin, eta partidua baino lehen, Danenak ohorezko pasilloa egin dio Gari Nuñezen taldeari.

Norgehiagokaren lehen zatian zizurkildarrak 0 eta 1 aurreratu dira, eta beste bi golak bigarren zatian sartu dituzte.

Lehiaren ostean, harrobi zuri-moreko hainbat jokalarik ohorezko pasilloa egin diote talde nagusiari, eta txanpaina ez da falta izan.

Datorren jardunaldian ekipoak Ikasberriren aurka neurtuko ditu indarrak Azpeitian.






