Mondrak garaipen garrantzitsua lortu du Hernaniren aurka, etxean, 4-1eko emaitzarekin. Partida zirraragarria izan da eta gol asko ikusteko aukera izan da. 10. minuturako bi taldeek markagailua estreinatu baitute.
Azkenean Mondra izan da aurkaria mendean hartu eta aurkariaren atean lau gol sartzea lortu duena, 36 punturekin laugarren postuan jartzeko. Denboraldi honetan, taldeak 12 garaipen eta bost berdinketa lortu ditu guztira.