Mondra Ohorezko Erregionalera igo da Ilintxari 0-3 irabazita

0
1089

Legazpiko futbol-zelaian Mondrak garaipen erabakigarria lortu du Ilintxaren aurka 0-3 emaitzarekin, gizonezkoen Ohorezko Erregional mailara igotzea ziurtatuz. Joan den astean igo ahal izan ziren Euskaldunak taldeari irabazi ostean, baina Aloña bigarren sailkatuaren garaipenarekin, ezin izan zuen igoera ziurtatu. Aste honetan arrasatearren esku egon da matematikoki igoera lortzea eta ez dute akatsik egin une garrantzitsuan.

Partida intentsitatez beteta egon da lehen minututik. Mondra aurretik jarri da Oihan Rodriguezek 20 minutuan sartutako golari esker. Hortik aurrera Mondra partiduan izan da nagusi. Bigarren zatian, 76. Iker Pavonek aldea handitu du bigarren gola sartuz. Azkenean, partida borobiltzeko Iker Perezek hirugarren gola sartu du garaipena eta igoera ziurtatuz.

Taldeko zaleek gogo biziz ospatu zuten Legazpiko harmailetan. Klubak antolatuta hainbat autobus irten dira Arrasatetik Legazpira Mondrak zaleen babesa izateko eta jende asko joan da animatzera.

Mondra da sailkapeneko liderra da eta 65 punturekin lortu du igoera, Aloña bigarren sailkatuarekiko 13 puntuko aldearekin. 4 jardunaldi faltan bere aurkarientzat ezin iritsizko posizioan uzten du.

Garaipen hau historikoa da talde arrasatearrarentzat, denboraldi aparta izan baitu Gari Nuñezen zuzendaritzapean. Erronkaz beteriko denboraldi baten ondoren, Mondrak dagokion kategoriara itzultzeko gaitasuna eta erabakia erakutsi du. Iaz mailaz jaitsi zen denboraldi gorabeheratsu baten ondoren, Gari Nuñezen mutilek hobekuntza nabarmena izan dute denboraldi honetan. Orain arte porrot bakarra izan dute, eta 2016an lortutako igoera arrakastatsu bera errepikatu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen