Mila Perez ere animatu da udako argazki lehiaketan parte hartzera

0
1455

Mila Perezek ere parte hartu du Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan.

Horretarako, oporretan ateratako bi argazki bidali dizkigu, lehena «oporretako atsedenaldia» izenburupean, udan edozein leku egokia izan daiteke eta eguzkitik babestu eta lasai ederrean egoteko. Bigarren argazkia «Lurraren bihotzeraino» deitzen da.

Zuk ere lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz.

Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat


Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.


Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen