Arrasateko Kulturatek 2026-2027 ikasturteko pintura ikastaroetarako matrikulazio epea zabaldu du, helduei zuzendutako formakuntza eskaintza berrituz. Ikastaroa Kulturateko Pintura Gelan emango du Amaia Bengoak, Arte Ederretan lizentziatuak. Izena eman nahi duten herritarrek irailaren 14tik 16ra arte izango dute aukera, arratsaldeko 5etatik 7etara bitartean, eta izen-emateak Kulturateko Pintura Gelan bertan egin beharko dira, Sebero Altube Plazatik dagoen sarreratik sartuta. Ikastaroaren prezioa 225 eurokoa izango da helduentzat, eta klaseak irailaren 21ean hasiko dira.




