2026/2027 ikasturterako matrikulazio epea zabalik du Arrasate Musikalek, zenbait berrikuntzekin

0
1554

Arrasate Musikalek iragarri du 2026/2027 ikasturterako matrikulazio epea zabalik jarraitzen duela, 3 urtetik gorako ikasleentzat, adin mugarik gabe.

Berrikuntza aipagarri gisa, kuotaren %50eko murrizketa ezarriko da hurrengo ikasgaietan: Musika tailerreko matrikuletan (5-7 urte) eta ondorengo instrumentuetan lehenengo ikasturtean 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat: Biola, Biolontxeloa, Kontrabaxua, Txirula, Klarinetea, Bonbardinoa, Tronpa eta Tronboia.

Irailetik aurrera Ikastaro hauek eskainiko dira: Mindfulness 6-14 urteko ikasleentzat, MuseScore, Ableton Live 12 urtetik gorakoentzat eta Kultura musikala helduentzat.

Informazio gehiago nahi dutenek idazkaritzan, info@arrasatemusikal.org helbide elektronikoan edo 943 77 05 40 telefonoan eman dezakete izena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen