Javier Vicente ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera.
Horretarako, Arrasaten bertan, Udalatxen ateratako hiru argazki aukeratu ditu «Anboto Udalatxetik ikusita, hodei-itsasoa ilunabarrean» aipatu digu bere argazkien inguruan.
Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz.
Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.






