Goikobalu Abesbatzak indarberrituta ekin dio ikasturte berriari, txiki eta gazteak 15ean hasiko dira

0
1316

Udako oporraldia amaituta, Goikobalu Abesbatzen helduen taldeak aste honetan hasi ditu ikasturte berriari begirako lehen entseguak. Txikiek eta gazteek, irailaren 15ean, behin eskolan ere hasita, ekingo diote kurtso berriari.

Dena dela, Goikobalutik bere ateak zabalik jarraitzen dutela adierazi nahi diete abesbatzan parte hartzeko interesa izan lezakeen edozein herritarrei. «Zatoz Goikobalu Abesbatzara! Zatoz abesbatzaz eta kantuaz gozatzera! Juan Arzamendi Musika Etxean (JAME) aurkituko gaituzu», adierazi dute.

Hauek dira Goikobalu Abesbatza osatzen duten taldeen ordutegiak eta adin-tarteak:

  • Goikobalu Izartxoak: HH5 eta LH2-3 artean. Entseguak ostegunetan, 18:00-18:45.
  • Goikobalu Txiki: LH3-4 eta LH6 artean. Entseguak astearte eta ostegunetan, 18:30-19:45.
  • Goikobalu Gazte-Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA): DBH1etik aurrera. Entseguak, astearte eta ostegunetan 18:30-19:45.
  • Goikobalu Abesbatza (helduak): Entseguak astearte eta ostegunetan 20:00-22:00.

Informazio gehiagorako, hauek dira harremanetarako datuak:

goikobaluarrasate@gmail.com
goikobalutxiki@gmail.com
669833438 telefono zenbakia
www.goikobalu.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen