Testua: Kooltur Ekintza.
Ostegun honetan, abenduak 16, McOnak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. McOnak taldea luzaroan egon da portuan, ditxosozko pandemiaz nazkatu arte tabernazuloetan. Eta horietan (non bestela?) aurkitu ditu ‘Bitakora’ izeneko disko berri honetarako mapa eta bidailagunak. Folkak eta punkak talka egiten duten itsasora jo du berriro eta tripulazioan hainbat lagun zahar: The Capaces-eko Martillo, Arkada Social-eko Hodei, Far From Finished-eko Steve, Sorotan Bele-ko Gorka, Svetlanas-eko Olga… Taldeak 10 urte bete dituen honetan gogo betean dago McOnak.