Gaur goizean Martxoak 8ko antolakuntzatik Martxoak 8ko emakumearen egunaren egitaraua eta honen kartela aurkeztu dute Kulturaten. Bertan Yoana Sanchez zinegotzia eta Maite Barreña teknikaria izan dira aurkezpenean. Egitaraua aukera anitzak ditu eta ekintza ezberdinak martxan jarriko dituzte ez bakarrik 8an baizik eta hilabete osoan zehar. Guztira 12 kartel aurkeztu dira eta guztiak 3tik aurrera martxan jarriko den erakusketan ikusteko aukera izango dute.

Irabazlea “bizitzak erdigunean” leloa darama eta June Baonzak diseinatu du. Lelo honek pertsona bakoitzaren bizi kalitatea eta garrantzia goraipatzeko helburua du: “Hogeigarren mendean borrokatuz lortu zen orain daukagun askatasuna. Nahi dugu zoriondu lanean dauden emakume danei baita ere etxean lan egiten dutenek”.
Ekintza hau Arrasateko Udala, Ekin, Emakume Txokoa, Arrasateko mugimendu feminista eta Imme jarri dute martxan elkarlanean.
Martxoak 8ko egitaraua:
Martxoak 8ko Kartelen erakusketa:
-Martxoaren 4tik 18ra, Emakume txokoan,
Astelenetik eguenera: 10.20-13.30 eta 15.00-18.00
Egubakoitzean: 10.00 – 14.00
“Erroa eta geroa” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia
Aurkezpena: Ane Gorosabel Monje eta Maribi Ugarteburu
Martxoaren 3an martitzenean, 19.00etan, Kulturaten, Areto Nagusian
Sagraren Poemak
Martxoaren 4 an, eguaztenean
19.00etan, Kulturaten, Areto Nagusian
Antolatzaileak: Sagraren lagunak
Martxoak 8ko emakume artisau eta baserritarren azoka
Martxoaren 7an, zapatuan
Seber Altube plazan
10.00etatik 14.00etara
Martxoak 8
12.30ean Manifa Seberotik
14.30ean Bazkari feminista Seberon edo Azokan
16.30ean Mikro-irekia Seberon edo Azokan
Erradikalak ginen ikuskizuna:
Ane Labaka Mayoz (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkigilea)
Martxoaren 7an, zapatuan
19.00 kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz
“Nik sinisten dizut” liburuaren aurkezpena Samara Velterekin
Liburuaren egilearen eskutik
Martxoaren 17an, martitzenean, 18.30, Kulturateko Areto Nagusian
“Argi-izpiak txarrantxaren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” liburuaren aurkezpena
Maria Ruiz Torruelo, Oihana Etxebarrieta Legard, Laura Vera Jimenez
Martxoaren 18an, eguaztenean
19.00etan Kulturaten
Antolatzailea: Mugimendu feminista (euskaraz)
Zinegoak hedapena
film laburren emanaldia
Martxoaren 26an, eguenean
19.00etan, Kulturateko Areto Nagusian
Euskaraz eta gaztelaniaz